PRIBATUTASUN POLITIKA

 

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

ARDURADUNA BAZTANGO UDALA info+
XEDEA www.arrasbaztan.eus webgunea administratu eta kudeatzea. info+
LEGITIMAZIOA Interesdunaren baimena info+
HARTZAILEAK Ez zaie hirugarrenei daturik lagako, legeak agintzen duenean izan ezik. info+
ESKUBIDEAK Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak, edo bertzelako eskubideak, lege-ohar honetan azaltzen den bezala. info+
INFORMAZIO OSAGARRIA Argibideak eskuratzeko, hementxe duzu gure webgunea www.arrasbaztan.eus info+

 

EDUKIEN GAINEKO JABETZA. JABETZA INTELEKTUALERAKO ESKUBIDEAK
www.arrasbaztan.eus webgunean ageri diren edukiak azken eguneraketa egunean indarrean zeudenak dira. Webgunearen titularrak webean bildutako informazioa eta edukiak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea dauka. Webgune honetako edukiei buruzko eskubide guztiak webgunearen entitate titularrari edo hurrenez hurreneko titularrei dagozkie. Horrenbertzez, debekatua dago edukiak edozein moldez ustiatzea, haien titularrak berezko baimena ematen ez badu. Zehazki, webgunearen titularrak edo hartan ageri diren edukien titularrek berezko baimen idatzia eman beharko dute webguneko eduki eta osagai batzuk edo guztiak erreproduzitzeko, banatzeko (alokairua eta mailegua barne), jendaurrean komunikatzeko eta, era berean, komunikazio-sare globaletan eskura jartzeko, edota eraldatzeko, barne direla bai itzulpena bai bertze formatu edo euskarri batzuetara egokitzea. Era berean, debeku da bilduma moldean argitara ematea irudiak, testuak, ikus-entzunezko edukia, datu-baseak, ikusizko egiturak, html kodea edota erabiltzailearen eskura paratzen den bertze edozein lan intelektual.

www.arrasbaztan.eus webgunean sartuta ere, erabiltzaileek ez dute inolako titularitaterik izanen webgunean beren eskura paratu diren edukien jabetza intelektualen eskubideen gainean. Hirugarrenek debekatua dute webgune honetan sartutako zerbitzuak, testuak, irudiak, logoa, markak eta merkataritza-izena erabiltzea, titularren baimenik ez badute. www.arrasbaztan.eus webgunearen titularrak auzitara eraman ditzake jabetza intelektualaren eskubideak urratu edota hausten dituzten erabiltzaileak, kasuan kasuko akzio judizialen bidez.

 

WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO ERANTZUKIZUNA

Webaren titularrak ez du erantzukizunik izanen, zuk web hau gaizki erabiltzen baduzu. Webaren titularrak, egoki jotzen badu, webgunean bildutako informazioa zuzentzen, hobetzen edo aldatzen ahalko du, baina horrek ez du inolako erreklamaziorik edo kalte-ordainik sortuko, eta era berean, ez du inolako erantzukizunik aitortuko. Titularrak, era berean, ez du erantzukizunik izanen, webaren funtzionamenduaren disponibilitate eta jarraitasun teknikotik erator litezkeen edonolako kalte-galerengatik.

Webgune honek ez du bermatzen birusik eta informatika-sistemak kaltetu ditzakeen bestelako elementurik izanen ez denik web honetako edo hirugarrenen webguneetako dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaile-fitxategietan; horrenbestez, ez du erantzukizunik izanen, arrazoi horrengatik kalteak gertatzen badira.

 

LEGEA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

www.arrasbaztan.eus webgunean sartzetik edo erabiltzetik erator daitekeen gorabehera oro IRUÑEKO udalerriko auzitegiek edo haien nagusi hierarkikoek bakarrik ebatziko dituzte. Webgune hau arautzen duten termino eta baldintzak, bai eta erator litezkeen harreman guztiak ere, Espainiako legeriaren babespean daude.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA
www.arrasbaztan.eus
ARDURADUNA BAZTANGO UDALA. IFZ. P310500H, HELBIDEA: FORU PLAZA, Z/G, 31700 ELIZONDO . TEL. 948580006, e-posta baztan@arrasbaztan.eus
XEDEA Datu pertsonalen tratamenduaren xedea da ekarpen-galdetegiko erabiltzaileen datuen nahiz webgunearen erabiltzaileen datuen kudeaketa administratiboa egitea. Aurreikusitakoaz bertzelako xede oro datu pertsonalen titularrei jakinaraziko zaie aldez aitzinetik, kasuan kasuko baimena eman dezaten.
LEGITIMAZIOA Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren baimena da. Zure datuak gordeko dira merkataritza-harremanak dirauen bitartean edota lege-beharkizunak betetzeko behar den denbora guztian.
HARTZAILEAK Hirugarrenei ez zaie daturik utziko, legeak agintzen duenean izan ezik. Ez dago datuen nazioarteko transferentziarik.
ESKUBIDEAK Erabiltzaile orok dauka bere datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea. Hona hemen zure eskubideak: zure datu pertsonalak ESKURATZEKO edo kontsultatzeko ESKUBIDEA; datuak ZUZENTZEKO ESKUBIDEA, datu okerrak edo datu osagabeak aldatze aldera; zure datu pertsonalak EZABATZEKO edo deuseztatzeko ESKUBIDEA, tratamendua eragin zuten xederako behar ez badira; zure datu pertsonalen TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA, tratamenduari AURKA EGITEKO ESKUBIDEA, zure datu pertsonalak bertatik ERAMATEKO ESKUBIDEA. Eskubide horiek gauzatzeko, jo ezazu 948580006 harreman-telefonora edo baztan@arrasbaztan.eus e-mailera, zure NANaren kopia erantsita.