Piztu! bonoak

Piztu Bonoa kontsumo arduratsu eta konszientea eragiteko tresna da. Ekonomia birtokiratzea eta elkarrekikotasuna dira bonoaren zutabeak.
Piztu bonoak Konpromiso Ttikien Kanpaina sinatua duten saltoki, zerbitzu eta ekoizle ttikietan erabiltzen ahalko dira.

Arras Baztan Fundazioak 10.000€-ko ekarpena eginen du, eta 30.000€ inguruko inpaktu ekonomikoa espero da baldintzak betetzen dituzten enpresetan banaturik.

Zein forma du?
Piztu Bono bakoitzak 15€ko balioa du, 10€ herritarrak jartzen ditu eta Arras Baztan Fundazioak 5€.

HERRITARRAK

Piztu! Bonoa Baztan Herritarrak

Herritar bakoitzak 4 bono eskuratzen ahal ditu ekainaren 15era arte, eta bertze 4 ekainaren 15etik aitzinerat. Jaulkipen bakoitzean 4 bono eskuratu ahalko dira. Informazio gehiago:

KOMERTZIOAK

Piztu! Bonoa Baztan Enpresak

Informazioa guztia eta bete beharreko inprimakiak eskuratu ditzakezu azpian dauden esteketan klik eginez. 641 872 821 telefonoan kasu eginen dizute parte hartu nahi baduzu edo argibideak behar badituzu.