Arras Baztan taldeak etxeak, balkoiak eta leihoak apaintzeko Baztan mailako VI. Sariketa antolatu du, eta herritarrak horretan parte hartzera gonbidatzen ditu.
Loraldia
Etxeak, balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko Baztango VI. sariketa
Helburua
Sariketa honen helburua da Baztango ingurumenaren kalitatea eta irudia hobetzea, herritarrak material, landare eta loreak erabiltzera animatuz, ingurumen eta kultura kontuan hartuta, bizitzeko ingurune hobea eta atseginagoa sortzeko.
Lehioak eta balkoiak landarekin apaintzeko tradizio berreskuratu eta bizirik mantendu nahi da, berezko kultur adierazpen gisa, aisialdi, osasun eta sozializaziorako elementu gisa, landare, aldaxkak eta jakintzak trukatuz eta konpromisozko mezu gisa landa-edertasuna eta ingurumena bateratuz.
Parte hartzaileak
Lehiaketan Baztandar guztiek parte hartzen ahal dute, aitzinetik izena emanda.
Oinarriak
Apaindutako elementuak karrikatik ikusteko moduan egon behar dira; epaimahaiak karrikatik baloratuko ditu, etxeetara igan gabe eta establezimenduetara sartu gabe.
Apainketako elementuak partaide bakoitzak hautatuko ditu eta karrika, espaloi eta bizitegietako sartzeak errespetatuz paratu beharko dira.
Material berriztaezin edo ingurumenerako kaltegarriak diren materialak (hala nola, turbak, ongarriak edo sintesi-tratamenduak) ordez material berriztagarriak edo ekologikoak erabiltzea gomendatzen da, hala nola landare-konpostajetik, ongarrietatik eta tratamendu naturaletatik datozen substratuak.
Era berean, gomendatzen da buztinez, plastiko birziklatuz edo material iraunkorrez egindako ontziak erabiltzea, fabrikazio-inpaktu txikikoak, eta hurbil landatutako landareak edo Km0 landareak jartzea, erabilera tradizionalekoak edo truketik datozenak, edo intsektu polinizatzaileentzat interesgarriak direnak.
Zintzilik edo egitura baten gainean dauden elementuak eta haizearengatik erori daitezkeen apaingarriak balkoi edo leihora ongi finkatuta egon beharko dira, oinezkoen segurtasuna arriskuan paratu gabe. Betiere, pertsona parte hartzailea izanen da elementuen erorketaren ondorioz gertatu daitezkeen kalteen arduraduna.
IZEN EMATEA
Lehiaketan izena emateko epea ekainaren 18tik ekainaren 25 arte izanen da. Hiru bide daude:
Lehiaketak bi kategoria izango ditu:
- Balkoirik edo leihorik hoberena.
- Etxe edo baserriko fatxada hoberena.
Sariak
6 sari banatuko dira eta denek maila bera izanen dute, hau da, ez da lehen ez azken saririk izanen.
Sariak kuartel guztietan banatuko dira.
Arras Baztanerat atxekitutako ekoizle, saltoki eta zerbitzuetan erabiltzeko 50 euroko 6 bono izanen dira sariak.
Sari banaketa uztailaren bigarren hamabostaldian eginen da, horretarako zehaztuko den egunean.
Epaimahaia
- Epaimahaia Arkupeak elkarteko lorezaintza ikastaroko kideek osatuko dute.
- Epaimahaiak balkoi eta leihoen balorazioa uztaileko lehenengo hamabostaldian eginen du.
- Epaimahaiak hautaketa eztabaidak eta bozketak bilkuretan, ateak hetsirik eginen ditu
- Epaimahaiaren epaia ez da apelatzen ahalko.
Balorazio irizpideak
- Kanpoaldetik ikusi ahal izatea
- Konposizioaren originaltasuna eta sormena
- Apainketaren kalitatea
- Apainketaren harmonia eta diseinua
- Iraunkortasuna (espezie eta barietateak, materialak, ur kontsumoa, ongarria …)
Konpromisoa
Arras Baztaneko kideek telefono bidez harremanetan paratuko da saridunekin.
Saritutako pertsonek baimena emanen diote Arras Baztani bere izen-abizenak argitaratzeko, baita balkoi edo leihoetako argazki sarituak argitaratzeko ere. Lehiaketaren emaitza Arras Baztan webgunean (www.arrasbaztan.eus) eta prentsa-ohar batean edo baliokidean jakinaraziko da.
Parte hartze hutsagatik, parte hartzaileak baimena ematen die antolatzaileei balkoi eta leihoetako argazkiak egiteko, hauen eskubide guztiak gordez eta edozein komunikabidetan argitaratzea baimenduz. Argazkia, betiere, karrikatik aterako da.
Izena emateak berekin dakar lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea. Epaimahaiaren erabakia ez da apelatzen ahalko.
