Konpromiso ttikien kanpaina

Edonoren eskura diren ekintza ttikiak kolektiboki pentsatu eta egin nahi ditugu. Gure buruak aldatu bizitzeko toki hobeagoa sortzeko, trantsizio sozial eta ekologiko ikuspegi luzean. Eta horregatik ezagutu gaitzatela.

Lehendabiziko saio hau prestaketa ariketa bertzerik ez da. Nahia baita konpromisoen taula oso bat egitea, epe erdi eta luzera ibiltzeko baliagarria izanen dena, ekintza ttikienetik zailenetarako bidea erakutsiko duena. Hortaz, konpromiso ttikien kanpaina eginahal handi baten hasiera bertzerik ez da.

Hori izanen da Arras Baztan marka. Ekintza konkretu zehatzen bidez gure burua eta lurraldea hobetzeko erraminta. Hori da gure estrategia. Horrela indartu nahi dugu tokiko ekonomia, eragileen arteko harremanak indartuz, elkarlanerako giroa sortuz eta bertako produktu eta zerbitzuak lurraldearen hobekuntza eta aldaketa positiboarekin lotuz.

ZERO ZABOR

Organikoa bereizteko konpromisoa eta horren enbaxadore izatea.

ENERGIA

Bakoitzaren ari-tokiko argiak LED izatea eta ahal duenak berrerabilgarriak paratzea.

URA

Norberaren jardueratik plastikozko ur botilak kentzea.

EUSKARA

Ordainagiri, faktura eta tiketetan euskararen presentzia.

ELIKADURA

Baztango esnea erabiltzen duten markak kontsumitzea (Jauregia, Kaiku eta Lacturale).