';
V. Loraldia sariketaren sari banaketa

Arras Baztan taldeak etxeak, balkoiak eta leihoak apaintzeko Baztan mailako V. Sariketa antolatu du.

Sariketa honen helburua da Baztango ingurumenaren kalitatea eta irudia hobetzea, herritarrak material, landare eta loreak erabiltzera animatuz, ingurumen eta kultura kontuan hartuta, bizitzeko ingurune hobea eta atseginagoa sortzeko.

Lehioak eta balkoiak landarekin apaintzeko tradizio berreskuratu eta bizirik mantendu nahi da, berezko kultur adierazpen gisa, aisialdi, osasun eta sozializaziorako elementu gisa, landare, aldaxkak eta jakintzak trukatuz eta konpromisozko mezu gisa landa-edertasuna eta ingurumena bateratuz.

PARTE HARTZAILEAK

2025eko Loraldian 19 proposamen aurkeztu egin ziren eta horien artean epaimahaiak 6 aukeratu zituen aipamen berezia merezi baitzuten. Parte hartzaile guztiek oroigarri bezala landare bat jaso dute eta 6 sarituek Bertan Baztan elkarteak 50 euroko bono bana.

Epaimahaia Arkupeak elkarteko lorezaintza ikastaroko kideek osatuko dute.

Almandoz, Berroeta, Ziga, Zigaurre, Oharriz, Irurita, Elizondo, Beartzun, Arizkun eta Orabideako proposamenak aurkeztu egin dira.

 

Honako hauek sarituak sortatu dira:

BALKOIRIK EDO LEIHORIK HOBERENA:

  • Iruritako María Etxenike Irigoien. Eguzkietxea 4A-1. eskuin
  • Iruritako Mª Pilar Córdoba. Eguzkietxea 4B 2. ezker

 

ETXE EDO BASERRIKO FATXADA HOBERENA:

  • Mª Josefa Barberena Perotxenea etxekoa, Elizondokoa
  • Romi Bikondoa Pardiolenea baserrikoa, Beartzungoa
  • Mª Teresa Ibarra Miguelena etxekoa, Zigaurrekoa.

 

MERKATARITZA ESTABLEZIMENDU EDO TURISMO-OSTATU BATEKO FATXADA HOBERENA:

  • Elizondoko Txokoto ostatu jatetxea
Comments
Share
b@ztanet

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.