';
Loraldia ekimenaren aurkezpena

Gaur goizean Arras Baztan fundazioak Loraldia izeneko ekimena aurkeztu du Elizondon. Sariketa honen bidez herritarren parte hartzearekin herrietan bizi giro ederragoa sortu nahi dute, horretarako balkoiak eta leihoak lorez apaintzera animatuz. Fundazioak erran duenez Baztango ingurumen kalitatea eta irudia hobetu nahi dute, egunerokoa gozagarriagoa izateko. Eginkizun horretan landareek eta loreek bizitzeko herri eder eta atseginagoak egitera laguntzen dutela aipatu dute.

Sariketan parte hartu nahi duten herritarrek uztailaren 1etik 15era izena eman beharko dute. Sarien ematea berriz abuztuaren 1ean eginen da.

Aurkezpenean erran dutenez jakitun dira aldi gogorra bizitzen ari garela eta jendeen artean etsipena dagoela. Azalkerietan ibili gabe uste dute horrelako ekimenek herriari buruzko atxekimendua indartzen laguntzen dutela eta, horregatik, lagungarria izaten ahal dela oraingo aldi honetan partaidetza sentimendua indartzeko eta jendeen arteko harremanak indartzeko.

Sariketaren oinarriak https://arrasbaztan.eus/loraldia webgunean daude.

Comments
Share
b@ztanet

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.