';
Eusko txanponari buruzko mintzaldia

Arras Baztan fundazioak Eusko txanponari buruzko mintzaldia antolatu du otsailaren 5erako.

Eusko txanpona Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da eta helburua du tokiko ekonomia indartzea, baita ere nekazaritza herrikoia, euskara eta tokiko merkataritza; ingurugiroa zaindu bidenabar. Txanponak helburu horiei buruz ibiltzeko konpromisoak eta betebeharrak finkatzen ditu eta modu horretan, eguneroko hautu ekonomikoen bidez aipatu helburuen aldeko lanketa egiten du.

Europa mailan tokiko moneta aitzindaria da Euskoa, Alemaniako Chiemgauer eta Ingalaterrako Bristol Poundaren aitzinetik. 2020 urte hastapenean 1.500.000 inguru mugitzen ari da. Eusko txanponak 3.800 kide partikular ditu, 1.000 profesionaleko sarea, 22 udal eta Euskal Hirigune elkartea ere bai. Gaur egun 12 langile ditu Euskoak.

Mintzaldiaren izenburua Tokiko txanpona, tokiko ekonomia bultzatzeko tresna. “Eusko” txanponaren esperientzia da, eta Euskal Moneta elkarteko lehendakariordeak, Xebax Christyk emanen du, otsailaren 5ean, 20:00etan Arizkunenean. Arras Baztan fundazioaren ustez Baztango tokiko ekonomia bultzatu nahi dutenendako mintzaldi interesgarria izanen da.

Comments
Share
b@ztanet

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.