';
“Eusko” txanpona tokiko ekonomian

Arras Baztan fundazioak antolaturik Ipar Euskal Herriko “Eusko” izeneko tokiko txanpona aurkeztu zuen Xebax Cristhyk, euskal moneta elkarteko lehendakariak, Elizondon atzo egin zen mintzaldian.

Ipar Euskal Herriko “Eusko” izeneko tokiko txanponak trantsizio ekologikoaren eta euskararen aldeko herritarren bulkaldia izan zituen hasieran. Bulkaldi horrek tokiko ekonomia aipatu balioen inguruan indartzeko ekimena abiatu zuen, lurraldeko norbanakoak eta profesionalak txanpon horren erabileraren bidez, norabide horretan ibilarazteko.

Christyk aipatu zuenez ekonomia lurraldearekin lotzen delarik, ekonomia birtokiratzen da, trantsizio ekologikoan lagunduz. Eusko txanponak hain zuzen, hori bilatzen du. Ildo horretan Euskoak laborantza industrialeko proiektuak ez ditu onartzen, ez saltoki handiak edo ingurugiroari kalte egiten dioten enpresak. Euskoak hortaz laborantza herrikoia, saltoki ttikiak eta ingurugiroaren aldeko enpresak laguntzen ditu eta horietarako bakarrik balio du. Enpresak edo negozio batek Euskoarekin bat egiten duelarik hurbileko hiru hornitzailerekin guttienez lana egiteko konpromisoa hartzen du, horrela ekonomia birtokiratzen lagunduz.

Halaber, euskara bultzatzea helburuen artean dagoenez, Euskoa erabiltzen duten enpresek seinaletika guztia elebiz izateko konpromisoa hartzen dute.

2013an Euskoa abiatu zenetik, txanponak alimaleko bilakaera izan du. Gaur egun 3.800 partikularrek erabiltzen dute, 800 enpresek eta hamarnaka herriko etxek, tartean Baionak. Denera 1,5 milioi Eusko dago zirkulazioan, ekonomia aipatu norabidean egunero mugituz.

Comments
Share
b@ztanet

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.