';
Arras Baztan Fundazioak web orria sareratu du

Xabier Torres, Turismo, merkataritza eta kontsumo zinegotzia:

Arras Baztan Fundazioa tokiko ekonomia indartzeko helburuarekin sortu da. Arras Baztan Fundazioan sinesten dugu helburu hau lortzeko osagaiak Baztanen bertan kokatzen direla. Bertako produktu eta zerbitzuak lurraldearen hobekuntzarekin lotuz, eragileen arteko harremanak indartuz eta baztandarren elkarlanerako kultura nabarmenduz, Landa Eremu erreferentziazkoa zizelkatuko dugu: erronkei aurre egiten diena, ekintzailea; onuradun nagusia herritarra bera izanen dena, eta iraunen duen paisaia sozial eta fisikoa emanen diguna.

Maxux Goñi, Apopilo Elkartea:

Fundazioko patronatu kideak zortzi gara: Baztango Artisauak; Bertan Merkarien Elkartea; Baztango Zaporeak nekazal produktu egileen elkartea; Prest, zerbitzu turistikoak biltzen dituena; Apopilo alojamendu turistikoen elkartea; Lanbide Eskola, Garalur garapen agentzia eta Baztango Udala bera. Dagoeneko, aipaturiko norabide hontan pausuak ematen hasi gara. Azkena, jakin duzuen bezala, “konpromiso ttikien kanpaina”. Indar protagonista aldiz, baztandar bakoitzaren baitan dago, eta ezinbertzekoa zitzaigun Fundazioaren eta Baztan Markaren filosofia eta ekimenen leiho bat denen begi eta eskuetan jartzea. Horregatik sareratu dugu web orri hau, originala izan beharra zuena eta gure iritziz, hala egin dena.

Mikel Santesteban, Baztanet Informatika:

Web orria Elizondoko Baztanet Informatika&Web enpresak sortu du, eta atzo, enpresako arduradunak, Mikel Santestebanek azaldu zuen ordenagailu proiekzio bidez. Hasiera orria 3 dimensioko koadro bat da, zeinetik orrialdeko atal desberdinetara bideratzen zaituen. Arras Baztanen baliotaz informatzen du, tokiko ekonomiaz, harturiko konpromisoez, sustatzaileez eta fundazioko berrietarantz baita.

Xabi:

Akitzeko: Ekintza konkretuek eta gutako bakoitzaren erabaki ttikienek ere, kolektiboki pentsatuak eta eginak izanik, egiturazko aldaketak eragiten ahal ditu gure lurraldean. Maila globalean erronka da trantsizio sozial eta ekologikoa; gure lekuko begirada emanen diogu, bizitzeko tokiko hobeagoa sortu. Eta horregatik ezagutu gaitzatela.

Maxux:

Beraz, gaurko honen berri izan duen guziei, orrialdea bisitatu eta proiektuan murgiltzeko gonbita egiten diogu: www.arrasbaztan.eus.

Comments
Share
b@ztanet

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.