';
VI. Loraldia sariketaren sari banaketa

Arras Baztan taldeak etxeak, balkoiak eta leihoak apaintzeko Baztan mailako Vi. Sariketa antolatu du.

Sariketa honen helburua da Baztango ingurumenaren kalitatea eta irudia hobetzea, herritarrak material, landare eta loreak erabiltzera animatuz, ingurumen eta kultura kontuan hartuta, bizitzeko ingurune hobea eta atseginagoa sortzeko.

Lehioak eta balkoiak landarekin apaintzeko tradizio berreskuratu eta bizirik mantendu nahi da, berezko kultur adierazpen gisa, aisialdi, osasun eta sozializaziorako elementu gisa, landare, aldaxkak eta jakintzak trukatuz eta konpromisozko mezu gisa landa-edertasuna eta ingurumena bateratuz.

PARTE HARTZAILEAK

2026ko Loraldian 16 proposamen aurkeztu egin ziren eta horien artean epaimahaiak 6 aukeratu zituen aipamen berezia merezi baitzuten. 6 sarituek Bertan Baztan elkarteko 50 euroko bono bana eta lore sorta bana jaso dute.

Epaimahaia Arkupeak elkarteko lorezaintza ikastaroko kideek osatuko dute.

Almandoz, Aniz, Arizkun, Elizondo, Irurita, eta Orabideako proposamenak aurkeztu egin dira.

Honako hauek sarituak sortatu dira:

 

BALKOIRIK EDO LEIHORIK HOBERENA:

  • Lorea Ciaurriz balcón de Braulio Iriarte 31, 3ª A de Elizondo
  • María Pilar Córdoba de la casa Eguzkietxea 4B-2º izquierda de Irurita
  • Agurtzane Goienetxe de la casa Erbiltenea de Arizkun

 

ETXE EDO BASERRIKO FATXADA HOBERENA:

  • Rosario Iturralde, Betiko Karrika 4, Aniz.
  • Mª Teresa Ibarra, Miguelenea etxea, Zigaurre.
  • Mari Jose Mena, Pierresenea, Arizkun.
Comments
Share
b@ztanet

Résumé de la politique de confidentialité

Ce site utilise des cookies afin que nous puissions vous fournir la meilleure expérience utilisateur possible. Les informations sur les cookies sont stockées dans votre navigateur et remplissent des fonctions telles que vous reconnaître lorsque vous revenez sur notre site Web et aider notre équipe à comprendre les sections du site que vous trouvez les plus intéressantes et utiles.

Cookies strictement nécessaires

Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.