';
Parke naturalaz mintzatzeko mahai-ingurua Baztanen

Ipar Euskal Herrian Euskal Mendia eskualdeko parke naturala sortzeko eginahal azkarra abiatu dute; egitekotan, parke horretan Baztanekin muga egiten duten udalerri guztiak sartzen ahalko dira. Proiektuarekin Ipar Euskal Herriko mendialdearen garapen iraunkorra bulkatu nahi dute, ingurumena, ekonomia eta alderdi soziala kontuan hartuz. Horiek denak Baztanendako ere interesgarriak direlakoan parke naturala tokiko garapenerako tresna? mahai-ingurua eginen dute Baztanen apirilaren 16an, atsaldeko 19:00etan, Iruritako gizarte bilgunean.

Mahai-inguruan parte hartuko dutenak :

Battita Laborde
Euskal Hirigune Elkargoko Mendiko kontseilari delegatua
Euskal Mendia eskualdeko parke naturaleko Zuzendaritza Batzordeko burua

Andde Sainte-Marie
Akitania Berria Eskualdeko Kontseilaria
Mendigune- Artzaingo delegatua

Pablo Muñoz Trigo
Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Zuzendari Nagusia

Hitzordua Arras Baztan elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute.
Aforoa mugatua izanen da eta sarrerak, urririk, Arizkunenea kultur etxean hartzen ahalko dira.

2018an parkea egiteko aukeren azterketa egin ondotik, orain estatuen idazketa hasiko dute. Parkeak Nafarroa Behere, Lapurdi eta Zuberoko 111 herri hartuko lituzke.

Comments
Share
b@ztanet