';
Loraldiko sariak eman ditu Arras Baztan fundazioak

Etxeetako balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko sariketa antolatu du Arras Baztan fundazioak aurten, lehendabiziko aldiz. Loraldia izenekoa, hain zuzen. Denera hamazazpi parte hartzaile izan dira eta gaur eguerdian Elizondoko Arizkunenean egindako ekitaldian zortzi saridunei sariek eman dizkie fundazioak.

Baztango kuartel bakoitzeko bi sari eman dira. Hauek dira aurtengo saridunak:

Baztangoiza:
Mari Karmen Auzki, Erratzuko Dolaetxea
Nati Irungarai, Azpilkuetako Iribarrenenea
Elizondoa:
Eugeni Telletxea, Maria Azpilkueta karrika, Elizondo
Lidia Petrirena, Erlategi karrika, Elizondo
Erberea:
Sagrario Kordoba, Petrinea (Ariztegi auzoa), Gartzain
Maria Etxenike, Karrika Nagusia, Irurita
Basaburua:
Maria Teresa Ibarra, Migelene (Zigaurre auzoa), Ziga
Ramon Apezetxea, elizaren ondoan, Almandoz

Sari bezala Arras Baztaneko ekoizle, zerbitzu eta komertzioetan erabiltzeko 50 euroko 8 bonu eman dira eta lore bana. Sari guztiek maila bera dute, hau da, ez da lehendabizikorik eta zortzigarrenik. Modu horretan antolatzaileek denen eginahala berdin eskertu nahi izan dute.

Loraldiarekin Baztango ingurumen kalitatea eta irudia hobetu nahi du Arras Baztanek, egunerokoa gozagarriagoa egiteko. Eginkizun horretan landareek eta loreek bizitzeko herri eder eta atseginagoak egitera laguntzen dutela aipatu du Joseba Otondok, Arras Baztan fundazioko lehendakariak. Halaber, urtez urte hainbertze jendek egiten duen lan isila aitortu nahi izan du fundazioak, herritar horiek egiten duten lanari esker herriak xarmangarriagoak direlako eta herritarren barna alaitzen eta berotzen dutelako. Lan hori egiten duten gehienak emaztekiak direla aski aipagarria da.

Epaile lanetan ari direnak berriz, Juan Mari Artazkoz paisajista; Ramon Lizasoain eta Kristina Arregi Arkupeakeko lorezaintza ikastaroko kideak eta Mikel Sobrino Arras Baztan fundazioko kidea izan dira.

Comments
Share
b@ztanet

Résumé de la politique de confidentialité

Ce site utilise des cookies afin que nous puissions vous fournir la meilleure expérience utilisateur possible. Les informations sur les cookies sont stockées dans votre navigateur et remplissent des fonctions telles que vous reconnaître lorsque vous revenez sur notre site Web et aider notre équipe à comprendre les sections du site que vous trouvez les plus intéressantes et utiles.

Cookies strictement nécessaires

Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.