';
Konpromiso ttikien egitasmoaren aurkezpena

Konpromiso ttikien egitasmoa landu eta ondu ondotik, Arras Baztan fundazioan parte hartzen duten elkarteetako kideendako aurkezpen bilerak egin ditu patronatuak urtarrilaren 22an eta 23an.

Bilkura hauetan egitasmoaren nondik norakoaz mintzatu dira, egitasmoaren muina bereziki nabarmenduz: edonoren eskura diren ekintza ttikiak modu kolektiboan pentsatzea eta burutzea, bizitzeko ingurunea hobetzeko trantsizio sozial eta ekologiko ikuspegian, eta horregatik ezagutu gaitzatela.

Comments
Share
b@ztanet