LEGE-OHARRA

www.arrrasbaztan.eus webgunea ARRAS BAZTAN marka kolektiboaren erabilerari buruzko argibideak, kontaktua eta jarraibideak emateko sortu da, bai eta aipatu markaren inguruan antolatzen diren jardueren berri emateko ere.

WEBGUNEAREN TITULARITATEA ETA IDENTIFIKAZIO-DATUAK

www.arrasbaztan.eus webgunearen titularra BAZTANGO UDALA da. IFZ: P3105000H. Helbidea: FORU PLAZA, Zk.g. 31700 ELIZONDO-NAFARROA. E-maila: baztan@arrasbaztan.eus eta harreman-telefonoa: 948580006.

Webgune hau erabiliz, erabiltzaileak erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu. Onartzen ez baditu, ez da www.arrasbaztan.eus webgunean sartu beharko.

 

TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetan sartu eta nabigatzeak berekin dakar hartan erabilerari buruz bildutako lege-ohar, baldintza eta termino guztiak onartu eta ezagutzea. Web honetako atal batzuek beren erabilera-baldintzak izan ditzakete, eta zuk baldintza horiek ere onartu beharko dituzu berariazko ataletan eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuetan sartzeko. Baldintza horiek orri nagusian (homepage) daude zure eskura, bai eta berariazko zerbitzu bakoitzerako sarbidean ere. Webaren titularrak erabilera-baldintza orokorrak eta erabilera-baldintza berariazkoak jartzen ditu zure eskura nabigazioan, zuk edozein unetan deskargatu eta gorde ditzazun. Espazioak erabiltzeko baldintzak bezeroaren eskura daude webean, eta edozein unetan deskargatu daitezke ikusi eta irakurtzeko.

www.arrasbaztan.eus webgunean sartzea erabiltzaileen ardura hutsa da.

 

PORTAERA KODEAK Aditzera ematen da enpresa hau ez dagoela atxikia ezein portaera koderi. Etorkizunean, inoiz komeni bada, kasuan kasuko esteka txertatuko da, erabiltzaileak zerbitzu hori arautzen duten berezko arauetan sartzeko aukera izan dezan.

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
ARDURADUNA BAZTANGO UDALA
XEDEA www.arrasbaztan.eus webgunea administratu eta kudeatzea
LEGITIMAZIOA Interesdunaren baimena
HARTZAILEAK Ez zaie hirugarrenei daturik lagako, legeak agintzen duenean izan ezik
ESKUBIDEAK Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak, edo bertzelako eskubideak, lege-ohar honetan azaltzen den bezala.
INFORMAZIO OSAGARRIA Argibideak eskuratzeko, hementxe duzu gure webgunea: www.arrasbaztan.eus

 

COOKIEAK
Webgune bat bisitatzen duzunean, Cookie edo testu-fitxategi txiki bat gordetzen da zure nabigatzailean. Fitxategi horri esker, weba zure bisitaz oroitzen da, zu webgune horretan berriz ere sartzen zarenean. Cookieek honelako informazioa gorde ohi dute: informazio teknikoa, zure lehenespenak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaileen kontuetarako sarbidea, etab. Azken buruan, erabiltzailearen nabigazio-ohiturei buruzko argibidea. Cookieak webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea du helburu. Cookierik gabe, webgune ororen zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.

Webgune honetan erabiltzen diren cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideekin bat, hona hemen zehatz-mehatz web honek zer cookie eta zertarako erabiltzen dituen, ahalik eta argibiderik zehatzena izan dezazun.

Webgune honek bere cookieak erabiltzen ditu. Hauek dira:

-Saio-cookieak, zenbat erabiltzaile diren jakiteko, eta erabiltzaileek zerbitzua nola erabiltzen duten estatistikoki aztertu eta neurtzeko. Webgunean egin den nabigazioa aztertzen da, bai eta estatistika-indizea ere, webaren erabiltzaileak identifikatu gabe.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

-Google Analytics: Cookieak gordetzen ditu, web honek jasotzen dituen bisita kopuruari eta trafikoari buruz estatistika egiteko. Web hau erabiltze hutsarekin baimena ematen diozu Googleri zure gaineko informazioa tratatzeko. Beraz, horri buruzko edozein eskubide erabili nahi baduzu, zuzenean jakinarazi beharko diozu Googleri.

Edozein unetan erabiltzen ahalko duzu web honetako cookieak baimendu, blokeatu edo desaktibatzeko eskubidea. Ekintza horiek honela edo horrela egin behar dituzu, zer nabigatzaile erabiltzen duzun. Web-nabigatzaileak cookieak gordetzeaz arduratzen diren tresnak dira, eta hain zuzen, leku horretatik gauzatu behar duzu cookieak ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea. Ez web honek, ez haren legezko ordezkariek, ezin dute bermatu cookieen manipulazio zuzena edo okerra, aipatu nabigatzaile horien aldetik. Bertzalde, www.arrasbaztan.eus webgunearen titular honek ez du hirugarrenekin kontratatu erabiltzaileen identifikazioa eta aipaturiko cookieen erabilera behar dituen zerbitzurik. Cookieei buruzko zalantza edo galdera orotarako, jo ezazu guregana harreman-atalaren bidez.

EDUKIEN GAINEKO JABETZA. JABETZA INTELEKTUALERAKO ESKUBIDEAK
www.arrasbaztan.eus webgunean ageri diren edukiak azken eguneraketa egunean indarrean zeudenak dira. Webgunearen titularrak webean bildutako informazioa eta edukiak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea dauka. Webgune honetako edukiei buruzko eskubide guztiak webgunearen entitate titularrari edo hurrenez hurreneko titularrei dagozkie. Horrenbertzez, debekatua dago edukiak edozein moldez ustiatzea, haien titularrak berezko baimena ematen ez badu. Zehazki, webgunearen titularrak edo hartan ageri diren edukien titularrek berezko baimen idatzia eman beharko dute webguneko eduki eta osagai batzuk edo guztiak erreproduzitzeko, banatzeko (alokairua eta mailegua barne), jendaurrean komunikatzeko eta, era berean, komunikazio-sare globaletan eskura jartzeko, edota eraldatzeko, barne direla bai itzulpena bai bertze formatu edo euskarri batzuetara egokitzea. Era berean, debeku da bilduma moldean argitara ematea irudiak, testuak, ikus-entzunezko edukia, datu-baseak, ikusizko egiturak, html kodea edota erabiltzailearen eskura paratzen den bertze edozein lan intelektual.

www.arrasbaztan.eus webgunean sartuta ere, erabiltzaileek ez dute inolako titularitaterik izanen webgunean beren eskura paratu diren edukien jabetza intelektualen eskubideen gainean. Hirugarrenek debekatua dute webgune honetan sartutako zerbitzuak, testuak, irudiak, logoa, markak eta merkataritza-izena erabiltzea, titularren baimenik ez badute. www.arrasbaztan.eus webgunearen titularrak auzitara eraman ditzake jabetza intelektualaren eskubideak urratu edota hausten dituzten erabiltzaileak, kasuan kasuko akzio judizialen bidez.

 

WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO ERANTZUKIZUNA

Webaren titularrak ez du erantzukizunik izanen, zuk web hau gaizki erabiltzen baduzu. Webaren titularrak, egoki jotzen badu, webgunean bildutako informazioa zuzentzen, hobetzen edo aldatzen ahalko du, baina horrek ez du inolako erreklamaziorik edo kalte-ordainik sortuko, eta era berean, ez du inolako erantzukizunik aitortuko. Titularrak, era berean, ez du erantzukizunik izanen, webaren funtzionamenduaren disponibilitate eta jarraitasun teknikotik erator litezkeen edonolako kalte-galerengatik.

Webgune honek ez du bermatzen birusik eta informatika-sistemak kaltetu ditzakeen bestelako elementurik izanen ez denik web honetako edo hirugarrenen webguneetako dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaile-fitxategietan; horrenbestez, ez du erantzukizunik izanen, arrazoi horrengatik kalteak gertatzen badira.

 

LEGEA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

www.arrasbaztan.eus webgunean sartzetik edo erabiltzetik erator daitekeen gorabehera oro IRUÑEKO udalerriko auzitegiek edo haien nagusi hierarkikoek bakarrik ebatziko dituzte. Webgune hau arautzen duten termino eta baldintzak, bai eta erator litezkeen harreman guztiak ere, Espainiako legeriaren babespean daude.